urr 07, 08:50 Urola kosta
Aztiren ikerketa baten arabera, ozeanoen berotzea aldaketak eragiten ari da dagoeneko. Arrainak egokitzen ari dira; gizakiei ere hori egitea dagokie.
urr 06, 18:24 Zumaia
Larunbatetik igandera bitarteko gauean izan zen erasoa, adin txikiko emakumea etxera bidean zihoala. Erasoa jasan zuen emakumeak salaketa jarri zuen igandean Zarauzko komisarian, eta abian da ikerketa. Zumaiako Mugimendu Feministak bere haserrea adierazi du, eta eraso matxista gaitzesteko manifestazioa deitu du ostiral arratsalderako.
urr 06, 20:00 Azpeitia
ElkarrizketakPandemia garaia amaitu berritan, 2022ko ekainean, inauguratu zuten Azpeitiko Izarraitz skate parkea. Ordutik, ehunka pertsona igaro dira kirolgunetik urtero-urtero. Datozen egunetan ospatuko dute bosgarren urtemuga, eta festarako gogotsu eta lanerako indartsu daudela kontatu dute Simon Aldalurrek, Xiker Aizpuruk eta Asier Leonek.
urr 06, 13:00 Orio
Moila bete baporeItsasoak berekin du arriskua, eta Orion begien aurrean gertatu dira handienak: barran. "Oriotarren kezka minena da barra", idatzi zuen Fabian Loidik. 23 arrantzale eta arraunlari hil dira azken mendean. Lehorretik baporeak nola aterako begira egon dira familiak Orion: San Juanen, San Martinen, Anpolaitan edo Olluanen.
Kantua: 100 alargunen dantza. Manez (Thierry Biscary eta Uxue Alberdi)
Maitena Hortz Klinika (Zarautz)
Ahalik eta konponbide errazena eta…
urr 04 Zumaia
AlbistegiaAtzo jokatutako proban Amets Aranberri eta Leire Urritegi nagusitu ziren proba luzean, eta motzean, berriz, Asier Medina eta Ania Hernandez izan ziren garaileak. Lauren iritziak bildu zituen Guka Telebistak proba amaitu berritan.
Aia Orio
Herenegun hil zen, 86 urte zituela. Hileta GAUR, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan izango da .