ots 19, 13:21 Getaria
Juan Sebastian Elkano getariarraren eta hark 1519an egin zuen espedizioaren kontakizunak jasotzen dituen espazioa aurkeztu dute hainbat instituzioetako ordezkariek, eta Zarautz jauregiak hartu duen museoa elkarlanaren emaitza izan dela baieztatu dute guztiek ere. Aurki irekiko dute Elkano, Mundubira Espazioa publiko orokorrarentzat.
ots 19, 09:08 Zumaia
Abante! izena jarri diote Zumaiako zerbitzuari, eta haren funtsa da herritarrak jarduera fisikoa egitera animatzea. Asteazkenetan emango dute arreta, Aitzuri pilotalekuan.
ots 19, 11:01 Azkoitia
Gema Lopez azkoitiarrak itzuli du euskaratu den koreerazko lehen liburua: Barazkijalea. Jokin Zaitegi saria eskuratu zuen iaz Lopezek, eta hala itzuli du hark Nobel sariduna den Han Kang-en lana. Yeonghye emakumea da eleberriko protagonista, eta haragia jateari utzi diolako, atsekabea sortuko da haren familian. Protagonistaren senarrak, koinatuak eta ahizpak kontatuak diren hiru istoriok osatzen dute liburua.
ots 18, 20:00 Urola kosta
SotoanSotora jaitsi den bigarren gonbidatua Aitor Andreu azkoitiarra izan da, eta Andoni Elduaien kazetariarekin aritu da solasean. Borroka kirolaria da Andreu, eta dagoeneko egin du debuta profesionaletan.
Zumaia - Igeltseroak
Azkoitia - Drogeriak
Azpeitia - Eskulanak
Zumaia - Pinturak eta bernizak
Azpeitia
2025eko otsailaren 6an hil zen, 74 urte zituela. Hileta , igandea, eguerdiko 12:30ean izango da Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokia-elizan.
Azkoitia
Atzo hil zen, Donostian, 83 urte zituela. Hileta elizkizuna GAUR, osteguna, arratsaldeko 19:00etan izango da Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundearen parrokian.
